Defentsa juridikoa
Partikularrentzako asegurua
Arazo legalen aurrean babestuko zaitugu,
kostuaz arduratu beharrik gabe.
Aseguru honek lege-babesa ematen du. Horren bidez, eskubideak defendatu edo erreklamazioei aurre egin ahal izango diezu, kostuari erreparatu gabe.
Egunerokoan ohikoa da internet bidez erostea, zerbitzu bat kontratatzea, lan-kontratuak sinatzea edo jabe-eskubideak defendatu behar izatea. Alabaina, litekeena da oharkabean gure eskubideak urratzea, eta gure interesak babesteko abokatuaren laguntza behar izatea.
Aseguru honek babes juridikoa emango dizu, horrelako prozesuetan ohikoak diren gastuak ordaindu beharrik gabe: abokatua, tasak, kostu judizialak, notarioa eta, zigor-prozesuetan, baita fidantza ere.
Nori zuzentzen zaizkio?
Partikularrak eta familiak
Jabeak
Gidariak
Autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak