Erantzukizun zibila

PROFESIONALENTZAKO asegurua

Erru edo zabarkeriagatik egintzen edo ez-egiteen ondorioz
sortutako kalteak konpondu egin behar dira nahitaez.

Premisa horretatik abiatuta, argi dago hainbat egoeratan sortutako kalteen erantzuleak izan gaitezkeela, kontratuz zein kontratuz kanpo.

Familiaren erantzukizun zibiletik hasita (adingabekoak baditugu kargura edo etxebizitza baten jabe bagara, adibidez) enpresa-erantzukizunetaraino (jarduerarenak berarenak edo lanpostutik eratorriak).

seguros-lizaso-seguro-profesional-de-responsabilidad-civil

LIZASOn, erantzukizun zibilei lotutako kasuan kasuko beharrak sinplifikatzen eta egituratzen lagundu nahi dizugu. Hala nola:

Zuzendarien eta administratzaileen erantzukizun zibila

Ingurumeneko erantzukizun zibila

Osasun-arloko erantzukizun zibila (farmaziak, fisioterapeutak, osasun-zentroak, estetika-zentroak, dentistak)

Instalatzaileen erantzukizun zibila(argiketariak, iturginak, igeltseroak, arotzak…)

Erantzukizun zibil profesionalak (abokatuak, aholkularitzak)

Erantzukizun zibil orokorra (saltokia, industria)

Erantzukizun zibila: probatzaileak, patronala, gurutzatua, langileak, produktuak, lanen ostekoa, lotura, nahastea, ordezkapena, kentzea…

Izate hutsagatik bakarrik ERANTZUKIZUNAK ditugu beti.

seguro salud

Jarri gurekin harremanetan, eta jakinaraziko dizugu zer behar duzun.

Zer aseguru-mota behar duzu?