Bizitza-asegurua

Partikularrentzako asegurua

Lizaso Aseguru-Artezkaritzako adituek aseguru-mota hau zer egoeratan beharko zenukeen aztertzen lagunduko dizute.

Zergatik kontratatu beharko zenuke bizitza-asegurua?
Askorentzat gai delikatua da eta inoiz entzun izan ditugu honelakoak:
Sekula ez zait eta, ezer gertatu! Alabaina, ez dakigu etorkizunean zer gerta litekeen eta bizitzako etapa bakoitzean arrazoi desberdinak daude bizi-asegurua kontratatu behar izateko.

Zure familiaren ongizatea eta bizi-maila zure lanbide-jarduerari lotutako diru-sarreren eta baliabideen mende al daude, hein batean?
Heriotzak edo baliaezintasunak hankaz gora jar dezake egunez egun egindako lanarekin lortutako lasaitasuna eta segurtasuna.

Ez al da merkeagoa bizitza-asegurua kontratatzea, horrelako egoera batez kezkatu behar izatea baino?

seguros-lizaso-seguro-particular-de-vida

Mila konbinazio daude: heriotza, baliaezintasuna, laneko baliaezintasuna…
Ohartuko zara ez dela garestia, konbinazio perfektua bilatu behar duzula baizik.
Galdeketa bat egingo dizugu zure egoera pertsonala eta profesionala aztertzeko eta zure egoerara gehien egokitzen den irtenbidea emateko.

Bularreko minbizia aseguru berezia

Gaixotasun larriak asegurua

Baliaezintasun profesionala asegurua

Baliaezintasun-asegurua

Jarri gurekin harremanetan aurrez kontratatuta daukazun asegurua garestia iruditzen bazaizu edo hipoteka-mailegua edukitzeagatik nahitaezkoa dela uste baduzu. Harrituta geratuko zara jakitean benetan zer eta zertarako daukazun kontratatuta, eta erabaki zuzena hartu duzula egiaztatuko duzu.

Aholkularitza on bat beharrezkoa da. Gaur egun ordaintzen duzunaren % 50eko aurrezkia lor dezakezu.

seguro salud

Ezustekoak edozein unetan gertatzen dira, badakizu. Horretarako gaude, bizitza-asegurua kontratatzean eduki ditzakezun zalantzak argitzeko.

Zer aseguru-mota behar duzu?