Nor gara
Konfiantzak elkartzen gaitu
Lizasok 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du, baina talde gaztea gara, enpresako bigarren belaunaldiak osatutakoa.
Denbora honetan ohartu gara aseguru-sektoreak mila onura eskaintzen dituela, eta, horregatik, egunez egun hobetzen saiatzen gara, gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
Etengabeko prestakuntza jasotzen dugu, aseguru-etxeen proposamen ezberdinak aztertu eta zure beharretara gehien egokitzen den estaldura emateko.
Merkatua eta bizitza aldatzen ari dira etengabe, eta, beraz, ezinbestekoa da teknologian inbertitzen jarraitzea, gure bezeroei aseguruen kudeaketa errazteko.
Konfiantzak elkartzen gaituela uste dugu, eta, horregatik, aseguru partikularren zein profesionalen inguruan aholkatzen dizugu, babestuta eta lasai egon zaitezen. Ezbeharren kasuan ere gu arduratzen gara guztiaz.
Merkatuan liderrak diren aseguru-etxeekin lan egiten dugu, eta, horrez gain, elkarte baten barruan gaude, behar handiagoei erantzun behar zaienerako. Izan ere, batasunari darraio indarra!
Zure bidelagun izan nahi dugu; beraz, gardentasun osoz lan egiten dugu, ezustekorik ez izateko.
Ibone Lizaso
ASEGURU PERTSONALETAN ADITUA
BeƱat Goenaga
ENPRESA ASEGURUETAN ADITUA
Garazi Ezeiza
ASEGURU OROKORRETAN ADITUA
Maider Bengoetxea
ASEGURU OROKORRETAN ADITUA
Maria Ansa
ASEGURU OROKORRETAN ADITUA
Zergatik kontratatu beharko zeniguke?
01
Aurrez aurreko eta online zerbitzua
Online zerbitzua hain azkarra ez bada ere, 24/48 orduko epean erantzungo dizugu gehienez. Gainera, nahiago baduzu, bulegoan bertan gurekin hitz egin dezakezu.
02
Neurrirako aholkularitza
Informazio gehigarria eskatuko dizugu, zure beharrizanak antzeman eta haiei egokitutako eskaintza prestatzeko, aholkularitza eta orientazioa barne.
03
Salmenta osteko aholkularitza
Salmenta osteko zerbitzu mugagabea eskaintzen dizugu, kosturik gabe, eta ezbeharrak hasieratik amaierara arte kudeatzen ditugu. Hau da, zure deia jasotzen dugunetik gu arduratuko gara ezbeharra aseguru-etxearekin kudeatzeaz, azkarrago konpondu eta kobratzeko; gainera, zu laguntzeko prest gaude une oro. Aseguru-artekariak gure bezeroen interesak defendatzea du xede.
04
Denbora eta dirua aurreztuko dituzu.
Sektoreko profesionalak gara; hau da, legeak, zergak eta merkatuko azken produktuak ezagutzen ditugu.
Produktuak erkatu eta zure egoera pertsonalari buruz aholkatzen dizugu.
Behar orori erantzuten dioten aseguru-etxeekin lan egiten dugu, zerbitzu-bermea eskaintzeko. Kontratazioak, aldaketak, ezbeharrak, erreklamazioak, etab. izapidetzen eta kudeatzen ditugu.