PRIBATUTASUN POLITIKA
TRATAMENDU ARDURADUNA
WEBGUNEA Roberto Lizaso Correduría de Seguros SL-ren (aurrerantzean, ARDURADUNA) jabetzakoa da, B20486080 IFK eta egoitza soziala Lopez-Mendizabal Pasealekua Ibilbidea 3 behean (20400- TOLOSA), telefono zk.: 943655327 eta helbide elektronikoa: info@lizaso.es dituena, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan L 1451, F 164, A 8, O SS 8948, I/A 1 (94/08/29) izena emanda dagoena (aurrerantzean, ARDURADUNA) da WEBGUNEAREN (www.lizaso.es)jabea.
Aseguru-artezkaritzari dagokionez, ARDURADUNA:
- Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak baimenduta eta Aseguru eta Berraseguruen Banatzaileen Erregistro administratiboan izena emanda dago (J-155 gakoa). Erregistro publikoa da eta webean kontsulta daiteke (https://dgsfp.mineco.es/es/Distribuidores/PUI/Paginas/pui.asp)
- Aseguru-etxeekin ez du partaidetza nabarmenik eta aholkularitzara emateko behar adina aseguru-kontratu aztertzen ditu, zure beharretara gehien egokitzen den kontratua gomendatzeko.
- Halaber, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua du, jasotako zerbitzuarengatik kexa edo erreklamazioa jarri nahi izanez gero. Horretarako, lehen adierazitako egoitza fiskalera jo, 943655327 telefono-zenbakira deitu edo info@lizaso.es helbide elektronikora idatz daiteke.
- Legeari jarraikiz, Seguros Reale SA konpainiarekin (poliza zk.: 1330700000909) erantzukizun zibil profesionaleko asegurua eta Crédito y Caución SA-ren Aseguru eta Berraseguruen Konpainia Espainiarrarekin (poliza zk.:3818222) ahalmen finantzarioa ziurtatzeko asegurua ditu.
HELBURUAK
Bi aldeen arteko hartu-emana indarrean den bitartean, jasotako datuak helburu hauetarako erabiliko dira:
- Artezkaritza eta aholkularitza profesionala eta independentea ematea, zintzotasuna eta zuzentasuna oinarritzat hartuta, eta azterketa objektiboa eta pertsonalizatua egitea, zure beharretara hobekien egokitzen den arriskuen estaldura emateko. Aholkularitza-zerbitzua eman aurretik, behar adina aseguru-kontratu aztertzen dira, zure beharretara hobekien egokitzen den kontratua gomendatzeko.
- Aseguru-polizen kontratazioa kudeatzea eta haren betetze eta gorabeherei jarraipena egitea.
- Ezbeharrak gertatzen direnean laguntza eta aholkularitza ematea.
- BEZEROARI (edo eskaera egin duen pertsonari) interesa dakiokeen ARDURADUNAREN jardueraren berri ematea (sms, email, etab. bidez).
- Jarduerari dagozkion administrazio-lanak betetzea.
INFORMAZIO KOMERTZIALA BIDALTZEA
ARDURADUNAK bezeroei (eta eskaera egin duten pertsonei) komunikazio komertzialak bidal diezazkieke (ohiko postaz/ posta elektronikoz, sms bidez, etab.), polizen epemuga jakinarazteko, prezio eta/edo estaldura hobeak eskaintzeko eta haiekin eta zerbitzuekin zerikusia duten beste gaiei buruz informatzeko. Hartzaileek informazio horren bidalketari uko egin diezaiokete.
DATUEN JATORRIA
ARDURADUNAK hartzaileak, aseguratuak, informazio- edo enplegu-eskatzaileak, etab. edo haren legezko ordezkariak emandako datuak baino ez ditu tratatuko. Ezbeharra jasan duen pertsonak berak edo hark baimendutako polizaren hartzaileak/aseguratuak ahalbidetuko ditu aseguru-polizen onuradunen datu pertsonalak.
LEGITIMAZIOA
ARDURADUNAK legeari jarraikiz tratatuko ditu BEZEROAREN datu pertsonalak, hark eskatutako zerbitzua emateko jasota geratu direnak.
Hain zuzen, DBEOren 6.1 artikuluan jasotako baldintzak bete behar dira:
- BEZEROAREN baimena izatea
- Legea betetzea (3/2020 Errege Dekretu Legegilea–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/97 zuzendaritzaren transposizioa (EB), 2016ko urtarrilaren 20koa, aseguruen banaketari buruzkoa)
- Aseguru-etxearekin sinatutako kontratua betetzea
- BEZEROAREN interesak babestea
- ARDURADUNAREN interes legitimoa aintzat hartzea
Noiz edo noiz (eta poliza jakin batzuk kontratatzeko soilik), osasun-datuak jasota gera daitezke, datu-emailearen baimenarekin eta DBEOren 9.2 artikulua betez betiere.
DPBEDBLOren 19. artikulua betez, Pertsona juridikoen (enpresak, jabe-erkidegoak, erakunde publikoak, etab.)ordezkarien datu pertsonalak haiekin harremanetan jarri eta lokalizatzeko baino ez dira erabiliko. Hau da, debekatuta dago haiekin harremanetan jartzea pertsona fisikotzat hartuta.
ADINGABEAK
Webeko edukia adin guztietako pertsonentzat egokia bada ere, 14 urtez azpikoen datu pertsonalak tratatzeko haien legezko ordezkariaren baimen espresa behar da; beraz, adingabeko batek bere datuak bidali nahi badizkigu, gurasoen edo tutoreen baimena beharko du eta haietako baten datuak ahalbidetu beharko dizkigu.
ESKATUTAKO DATUAK – ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
BEZEROEI eskatutako datu guztiak beharrezkoak dira artezkaritza-zerbitzuak emateko eta aldeen arteko harremana mantentzeko.
Ordainagirien identifikazio-, lokalizazio- eta helbideratze-datuez gain, kontratatuko den polizaren arabera beste datu batzuk ere behar izaten dira(ezaugarri pertsonalak eta familiarrak, ondasunak, lanaren xehetasunak, informazio komertziala eta finantzarioa, osasun-egoera, etab.).
Aseguru-etxeek eurek zehazten dute zer datu behar dituzten eskatutako polizen azterketa egiteko eta aseguru-prima baloratzeko. Beraz, ARDURADUNAK datuak jaso eta igorri baino ez ditu egiten, eta ez dira inolaz ere beste helburu baterako erabiltzen.
Datu-emaileak datu horiek zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla bermatu behar du, eta egunean mantentzeko konpromisoa hartu behar du. Halaber, Roberto Lizaso Correduría de Seguros SL aseguru-artezkaritza erantzukizun orotik libre utziko du.
SEGURTASUN NEURRIAK
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko legea betez, datuen pribatutasuna bermatu eta haien galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko atzitzea eta/edo lapurreta ekiditeko segurtasuneko eta antolamenduko neurriak eta neurri teknikoak hartu dira. Horretarako, datuen tratamendua egin aurretik aintzat hartu dira egoera teknikoa, aplikazioaren kostua, helburuak eta arriskuak.
DATUAK EZEZTATZEA
Datuak ezeztatu egingo dira jasoak izan zireneko xedea betetzean (publizitatea bidaltzea, polizak edo zerbitzuak kontratatzea, ezbeharretan laguntzea, etab.) edo datu-emaileak hala eskatzen duenean, eta lege-betebeharrak eta -erantzukizunak betetzeko beharrezkoak direnak baino ez dira gordeko (behar bezala blokeatuta), indarrean egoteari utzi arte.