Ibilgailuak

Partikularrentzako asegurua

Prezioari baino ez diogu erreparatzen.
Baina zenbateko kostua du horrek?

Marketin-kanpaina bikainak erakusten dizkigute aldi oro; guk, ordea, kalitate-prezio erlazio oneko zirkulazio-asegurua baino ez dugu nahi, estaldura bermatuarekin, dagokionean behar bezala erantzun eta bakarrik utz ez diezagun.

Hori dela eta, konpainia askotan kotizatzen dugu, prezio lehiakorra lortu eta oinarrizko ezagutzak izan ditzazun (estaldura antzekoak, ez berdinak) benetan zer kontratatzen duzun jakiteko.

Laguntza-zerbitzua? Aseguru guztiek ez dute atoian eramateko zerbitzu mugagabea eskaintzen, eta gehienek mugak ezartzen dituzte distantziaren, matxuraren, istripuaren, etab.-en arabera.

Ordezkapeneko ibilgailua? Aseguru batzuek ez dute zerbitzu hori lehen egunetik eskaintzen edo 7 eguneko epemuga dute. Eta beste batzuek ez dute lapurreta eta matxura kasuan barne hartzen.

Erabateko galera? Zenbat denboraz eskaintzen dute ibilgailu berriaren balioa edo salmenta-balio hobeagotua?

seguros-lizaso-seguro-particular-de-vehiculos

Desberdintasun txiki horiek (izen berdinarekin ere) markatzen dute aldea.

Halaber, kontuan izan aseguru-etxeen, perituen, etab.-en aurrean modu independentean defendatuko zaitugula, eta denbora aurreztuko duzula; izan ere, izapideak arintzen saiatuko gara prozesuari irtenbide azkarra emateko, eta hari buruzko informazioa eta arreta pertsonalizatua emango dizkizugu une oro.

Adingabeentzako asegurua

Profesionalentzako asegurua

Mugikortasun murriztuko aseguruak

Ibilgailu-motak:

  • Autoak
  • Motoak
  • Ziklomotorrak
  • Quad-ak
  • Furgonetak
  • Klasikoak
  • Monobolumenak
  • Lur orotarako ibilgailuak
seguro salud

Jarri gurekin harremanetan, eta jakinaraziko dizugu zer behar duzun.

Zer aseguru-mota behar duzu?