Hitzarmenak eta taldeak
PROFESIONALENTZAKO asegurua
Izan ere, enpresa baten baliorik garrantzitsuena
giza kapitala da.
Langilearen edo haren familiaren ongizatea aseguratzeak lan-baldintzekiko gogobetetasuna areagotzen du. Horretarako, lanean eta bizitza pribatuan langilea estalita edukitzeko hitzarmenak edo enpresaren onura sozialak daude.
Proiektu pertsonalizatuak egin daitezke. Esaterako, OSPITALIZAZIO edo OSASUN asegurua. Modu horretan, absentismoa murrizten da eta enpresak berreskuratu egiten du aurrez egindako gastua. Halaber, BIZITZA, ISTRIPU, ALDI BATERAKO BAJA eta MENDEKOTASUN aseguruak daude. Gaixotasunaren edo istripuen ondoriozko laneko bajak ordaintzen dituzte eta gizarte segurantzako erreklamazioen aurrean enpresa babesten dute.
Eta, jakina, AURREIKUSPEN PLANAK ETA HAINBAT URTETARAKO BONUAK daude, langileari kapital bat bermatzen dioten AURREZKIAK, hain zuzen. Kasu horretan, funts bat eratzen da, enpresak gastua egin eta zerga-trataeran hobaria lortuz.
Aurreikuspen soziala ->
Litekeena da hainbat taldek batera aseguratu nahi izatea, elkarri lotuta daudelako:
- Ikastetxeak
- Kirol-eskolak
- Ikastaroak
- Zuzendutako jarduerak
- Elkarteak
- Bidaiak
- Etab.